Lurgiro ingurumenaren kontserbaziorako zerbitzuak eskaintzea helburu duen enpresa pribatua da.

Gure jarduera nagusia lurzoru kutsatuen eta hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen kudeaketan oinarritzen da, baita ingurumen aholkularitzen ere.

Gure helburu nagusia da ingurumenarekin erlazionaturiko gaietan bezeroei laguntza ematea. Horretarako, esperientzia handiko lantalde teknikoa dugu, baita eremu ezberdinetan espezializatutako adituen laguntza ere zerbitzu ezin hobea eskaintzeko.


AKREDITAZIOAK

LURGIRO S.L. INGURUMEN ARLOKO IKUSKARITZA ERAKUNDE gisa AKREDITATUTA dago, ENAC erakundeak emandako 505/EI774 zenbakidun akreditazioarekin, UNE-EN ISO/IEC 17020 arauan (PDF dokumentua deskargatu PDF - 291 Kb) jasotako irizpideen arabera, 505/EI774 zenbakidun Eranskin Teknikoan definitutako ikuskaritza-jardueretarako. (PDF dokumentua deskargatu PDF - 6 Mb).

Lurgiro S.L.-k akreditazio honek estaltzen dituen dokumentu normatiboen zerrenda kontrolatua eta publikoa mantentzen du. (PDF dokumentua deskargatu - 165 Kb)

LURGIRO S.L. LURZORUAREN KALITATEA IKERTU ETA BERRESKURATZEKO ERAKUNDE AKREDITATUA DA, ARRISKUAREN ANALISIA BARNE, EUSKO JAURLARITZAKO GARAPEN EKONOMIKO, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILAK EMANDAKO EBAZPEN BIDEZ. EBAZPEN HORI INGURUMEN ADMINISTRAZIOKO ZUZENDARIAK EMAN ZUEN, LURGIRO S.L.-RI LURZORUAREN KALITATEA IKERTU ETA BERRESKURATZEKO ERAKUNDE AKREDITAZIOA EMANEZ, URRIAREN 10EKO 199/2006 DEKRETUAN EZARRITAKOAREN ESPARRUAN (DEKRETU HORREK ERAKUNDE HORIEN AKREDITAZIO-SISTEMA EZARTZEN DU).

Erakunde horiek egin beharreko lurzoruaren kalitatearen ikerketen esparrua honako jarduketa hauetarako da:

  • a) Kalitateari buruzko ikerketa esploratzaileak eta/edo zehatzak diseinatu eta gauzatzea, eta, hala badagokio, in situ analisi kimikoak egitea:
    • a.1. - Ikerketa esploratzailea
    • a.2. - Ikerketa zehatza, arrisku-analisiaren barne
  • b) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak diseinatzea.
  • c) Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurrien exekuzioa gainbegiratzea.
  • e) Berreskuratze-neurriak aplikatu ondoren geratzen den lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketak diseinatu eta gauzatzea.
  • f) Lurzoruaren kalitatea kontrolatzeko eta jarraipena egiteko neurriak diseinatu eta gauzatzea.
  • g) Prebentzio- edo babes-neurriak diseinatzea eta exekuzioa gainbegiratzea, neurri horiek lurzoruaren kalitatearen adierazpen baten edukian sartzen direnean.